DKT-ko gizonak Bizkaiko txapeldun geratu dira atletismoan eta emakumeek ezustekoa eman dute

Joseba Derteano 2019ko mai. 2a, 16:05

Durango Kirol Taldeko emakumeek bigarren amaitu dute eta Bidezabal taldekoek hirugarren.

Atzo Durangon lehiatutako Bizkaiko kluben arteko atletismo txapelketan etxekoak izan ziren protagonista. Durango Kirol Taldeko gizonak faboritoen artean zeuden eta ez zuten hutsik egin. Hainbat proba irabazi zituzten: Sergio Garciak oztopo lasterketa, Eneko Lanbarrik 110 metro hesiak, Iñigo Olanok 3.000 metroak, Alvaro Dominguezek xabalina jaurtiketa, Oscar Cuevasek disko jaurtiketa, Alex Cuestak luzera jauzia, eta, Joseba Bikandi, Orkatz Beitia, Jon Ander Atutxa eta Damian Aresek erreleboen proba.

Emakumeen taldeak pronostikoak apurtu zituen bigarren amaituta. Afrika Rodriguezek martxan, Begoña Martinezek xabalina jaurtiketan, Ainara Mugartegik 400 metro hesietan, Priscila Beitiak luzera jauzian, eta Garazi Sampedrok oztopo proban batutako puntuei esker igo ziren podiumera.

Bidezabal taldeko emakumeek ere lan oso ona burutu eta hirugarren tokian amaitu zuten.

DKT-ko emakumeak bigarren postua ospatzen:


DKTko gizonen 4X100 errelebo taldea erdian:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!