Garazi Sampedro eta Jon Aranburu bigarren geratu ziren atzo Zarauzko mendi lasterketa mistoan

Joseba Derteano 2019ko api. 29a, 13:14
Jon Aranburu eta Garazi Sampedro ezkerrean, Maider Unanue eta Asier Unanue erdian eta Irati Larrañaga eta Josu Urrestarazu hirugarrenak eskuman.

Proba berean, baina banakako lasterketa luzean hirugarren sailkatu zen Ekaitz Kortazar.

Zarautzen, Pagoetako mendi lasterketa emankorra izan zen eskualdeko korrikalarientzat. 8.3 kilometroko proba mistoan bigarren geratu ziren Jon Aranburu eta Garazi Sampedro atxondarrak 41.31ko denborarekin. Maider Unanuek eta Asier Unanuek irabazi zuten proba: 41.22.

21 kilometroko banakako lasterketan Ekaitz Kortazar durangarra podiumera igo zen, hirugarren postuan: 1.35.51. Ismail Razgak irabazi zuen proba errekor berria ezarrita: 1.32.37.

Ekaitz Kortazar eskuman, Ismail Razga irabazlearekin eta Xabier Manzisidor bigarren sailkatuarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!