Durangon EAJk 5 puntuko aldeaz irabaziko lioke EH Bilduri, udal inkestaren arabera

Anboto 2019ko maiatzaren 2a

Otsailekoaren ostean, orain udalak beste inkesta baten emaitzak argitaratu ditu. 600 herritarren artean landu dute. Horren arabera, gaur egungo zinegotzi banaketa bera geratuko litzateke udalean.

Boto aurreikuspena horrela geratuko litzateke: EAJk %37, 9; EH Bilduk %32,5; Herriaren Eskubideak %13,2; PSE-EEk %8,9; eta PPk %5,3. VOX ez da agertzen inkestan, baina zerrenda aurkeztuko duela iragarri du. Beraz, horrek aldaketaren bat eragin dezake. EAJk 5 puntuko aldeaz irabaziko lioke EH Bilduri, udalaren ustez "garaipen estu" batean. EAJk 8 zinegotzi lortuko lituzte, EH Bilduk 7, Herriaren Eskubideak 3, PSE-EEk 2 eta PPk 1.

Kutsadura, arazo nagusi

Bestalde, durangarrek 8,05eko nota eman diote Durangoko bizimoduari. Kutsadurak jarraitzen du kezka nagusi izaten (%26,8rentzat), eta aparkaleku falta ondoren (%19).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!