Durangoko ikerketa soziopolitikoaren arabera, EH Bilduk lortu du nota onena inkestatuen artean

Markel Onaindia 2019ko ots. 12a, 17:00
EH Bilduko Dani Maeztu, Eider Uribe eta Ion Andoni del Amo, iaz emandako prentsaurreko batean.

Joan zen astean, Gizaker enpresak urrian landutako ikerketa soziopolitikoaren emaitza batzuk argitaratu zituen udalak prentsa ohar bidez; EAJk maiatzeko hauteskundeak irabaziko lituzkeela eta emaitzak errepikatuko liratekeela, besteak beste. ANBOTOk ikerketaren txostena eskuratu ahal izan du, eta badira beste datu aipagarri batzuk ere. Adibidez, bigarren indarra den EH Bilduk lortu duela legealdiko balorazioaren nota onena.

Koalizio soberanistak 10etik 5,88ko nota jaso du Gizakerren 600 inkestatuen artean. EAJk bigarren nota onena jasotzen du, 5,73koa. Iaz eta duela urte bi eginiko ikerketekin alderatuta EH Bilduk gora egin du, hurrengo taulan ikusi daitekenez:

Ikerketak dio zinegotzi kopuru berbera errepikatuko dela maiatzean (EAJk 8, EH Bilduk 7, Herriaren Eskubideak 3, PSE-EEk 2 eta PPk 1), eta elkarrizketatutakoen %29,8ri udal hauteskundeak EAJk irabaztea gustatuko litzaiokela, %17,2k EH Bildu eta %3,7k Herriaren Eskubidea hautatzen duten bitartean. Hala ere, interesgarriak dira boto fideltasunagaz lotutako datuak. EH Bilduren boto emaileak lirateke fidelenak, EAJrenak gertu dituztela. Botoa aldatuko dutela diotenen kopurua hazi egiten da gainerako hiru alderdien kasuan, eta hauteskundeetarako garrantzitsuak izan daitekezke gorabehera horiek. Jarraian ikusgai:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!