Errefuxiatuen alde Europa mailako ekimen bat egingo dute domekan, maiatzak 5, eta Euskal Herriko mobilizaziorako Durango hautatu dute. Ezkurdin hasiko da 12:00etan, eta hainbat zutabetan banatuko da mobilizazioa. Ostean, Landako Gunean besarkada sinboliko bat gauzatuko dute.