Lan ezinhobea egin dute L'atelier eskolako dantzariek Bilboko Dantzatu dantza lehiaketan

Anboto 2019ko api. 15a, 10:35
Boom Shocck taldea saria eskuetan dutela

Dantza garaikidearen atalean lehen eta bigarren saria lortu dituzte hurrenez hurren 'Unusuals' eta 'Boom Shock' taldeek .Bestalde, Bilboko Anne Etxebarriak eta Durangoko Laura Gogeaskoetxeak lehenengo eta hirugarren postua lortu dute banakako kategorian. Apirilaren 6an eta 7an Bilbon lortutako emaitzekin oso pozik bueltatu dira L'atelierreko dantzariak, Gogeakoak azaldu duenez. 

'Bizi zure ametsa' txapelketako finala jokatzeko aukera lortu ondoren, saritu dituzte Bilboko Dantzatu lehiaketan L'atelierreko danntzariak. Martxo bukaeran jokatu zuten 'Bizi zure ametsa' txapelketako Estatuko finala Avilan. Euroako finala Erroman  jokatuko dute, uztailean.

Unusuals taldekoak sariaren bilaLaura GogeaskoetxeaAnne Etxebarria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!