L´atelierreko dantzariek 'Bizi zure ametsa' txapelketako finala jokatuko dute Erroman

Jone Guenetxea 2019ko api. 3a, 12:54

Asteburuan Avilan jokatutako finalean Europako txapelketarako sailkatu dira. 

Emaitza bikainekin itzuli dira L 'atelierreko dantzariak asteburuan Avilan jokatu duten Bizi zure ametsa txapelketan. Estatuko final horretatik, Europakora sailkatu dira. Hurrengo hitzordua uztailean izango dute, Erroman. 

"Sariekin itzuli gara etxera,  baina batez ere, momentu onekin, aktuazio itzelekin, lagun berriekin eta estatuto eskola handiekin batera esperientzia ahaztezin batekin", azaldu dute dantza eskolako arduradunek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!