Durangon ume eta gazteentzako espazioak berreskuratzea proposatu du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2019ko api. 2a, 13:11

Haur eta Gazteria Plana sortzea eta arloa garatzeko teknikari bat ezartzea proposatu du Herriaren Eskubideak. Francesco Tonucci psikopedagogo ezagunaren Haurren Hiria proiektua ardatz hartuta, ume eta gazteen nahiak entzunda eurentzako espazioak berreskuratzea da hauteskundeei begira aurkeztu duen ildoetako bat.

“Haurrek aske jolastea nahiko genuke, bere herrian seguru sentitzea”, adierazi du Julian Rios alkategaiak. Gainera, esparru libreko kirolguneak egitea beharrezkotzat dute, hala nola skate edo parkourra praktikatzeko. Riosek "lehentasunezkotzat" jo du Durangon umeen-parke eredua aztertzea, egurrezko jolas elementuen instalazioa baloratzea eta, "batez ere, adin-tarte guztiak barne hartuko dituen jolas aukera eskaintzea".

San Agustingo ospitale zaharrean ludoteka eta gaztelekua zabaltzea ere proposatu dute, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!