Herriaren Eskubideak Durangoko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 12a, 20:04

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Durangoko udal hauteskundeetarako Herriaren Eskubidea-Independienteak zerrenda. 

Julian Rios buru du Herriaren Eskubidea-Independenteen hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaitzak. Riosek eta Neskutz Rodriguezek aurkeztu dute ekitaldia eta Durangoko Elkartegian egin duten ekimenean alderdiaren hasierako urteak gogoan izan dituzte, udaletxeko plazan eta Ezkurdin egindako batzarrak, besteak beste. Gainera, hautagai-zerrenda "irekia eta anitza" dela adierazi dute Herriaren Eskubideko kideek.  

Horrez gain, Herriaren Eskubidea udaletxean dagoenetik herritarren hainbat eskari aurrera ateratzea lortu dutela adierazi dute. “Herritar guztiei bilkuren berri ematea eta komisioak zabalak izatea lortu dugu. Eta hemendik aurrera ere ateak eta lehioak zabaltzen jarraitu behar dugu”, aitortu du Riosek.

Bestalde, gaurko aurkezpenean udal hauteskundeetarako zerrendako lehen zazpi lekuetako lau independienteek, Durangon azken urteotan sorturiko herri mugimendu ezberdinetako kide aktiboek,  hartuko dituztela jakitera eman du Riosek. "Durangarrak kezkatzen dituzten hainbat gaietan erreferentziazko personak dira. Euren ikuspuntuak, esperientziak eta kalearen ezagutzak indartu egingo gaitu. Oin bat erakundeetan eta hamaika oin kaleetan izango ditugu", jarraitu du zerrendaburuak.

 

1          Juan Julian Ríos Santiago     
2          Neskutz Rodríguez Ormazabal        
3          Jorge Varela Dorrio   
4          María Oñate Ereñaga -- Independientea
5          Ángel Martinez Garrido -- Independientea
6          Mónica González Rodríguez -- Independientea
7          Mikel Uriguena Ruiz -- Independientea
8          Maria Juliana Perera Figueredo        
9          Francisco Javier Lopez Lakunza      
10        Marta Arriaga Leaniz --Independientea
11        Alberto Silva Dordio 
12        Maria del Carmen Brunet Cunchillos          
13        Breogan Santiago Cadarso Broullón --Independientea
14        Aroa Lara García       
15        Rafael Hidalgo Segurola -- Independientea
16        Maria Andresa Cuadal Muriente     
17        Ivan Ramos Barajas  
18        Susana Carton Perosanz --Independientea
19        Julen Diez Barrio -- Independiente
20        Antonia Castañeda Calero    
21        Pedro Ruiz Fernandez          
22        Nuria Gomez Campos --Independientea
23        Mikel de Miguel Pérez --Independientea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!