Irene Loizate nagusi Oñatiko duatloian

Anboto 2019ko mar. 25a, 16:32

2 ordu eta 6 minutu behar izan zituen Loizatek ibilbidea osatzeko.

Zapatuan jokatu zen Oñatiko duatloiaren 27. edizioa. Emakumezkoetan Irene Loizate durangarrak nagusitasunez irabazi zuen. Bigarren sailkatuari, Helene Alberdi zumaiarrari, hiru minututik gorako aldea atera zion eta hirugarrenari, Beatriz Lalagunari, hamar minutukoa. 

Gizonezkoetan, Anb Triathlon taldeko James Michael izan zen nagusi. Indarpak taldeko Gorka Bizkarra mañariarra izan zen eskualdeko lehenengoa, 13. postuan.

Loizate, Bizkaia-Durangorekin

Joan zen barikuan Bizkaia-Durango txirrindularitza taldea aurkeztu zuten eta hantxe izan zen Loizate. Izan ere, txirrindularitza proba batzuetan parte hartuko du aurtengo denboraldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!