Bizkaia-Durango Italiako Giroan egongo da aurten ere

Anboto 2019ko mar. 23a, 12:44

Atzo egindako aurkezpenean iragarri zuten itzulietan dagoen probarik garrantzitsuenean parte hartzeko gonbidapena jaso dutela.

Bizkaia-Durango txirrindularitza taldeak 2019 urteari begirako asmoen berri eman zuen atzo Durangoko San Agustin kultur gunean egindako aurkezpenean. Iaz egindako lan onari esker Italiako Giroan parte hartzeko gonbidapena jaso dutela iragarri zuen Agurtzane Elorriaga taldeko zuzendariak. 23 urteko batez bestekora heltzen ez den talde gaztean Durangaldeko txirrindulari bi daude: Aroa Gorostiza eta Irene Loizate.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!