Aramotzeko jolas parke berriaren eraikuntza "ekintza elektoral bat" ez izatea nahi du Herria elkarteak

Markel Onaindia 2019ko ots. 12a, 10:37
Herria elkarteak aukeratu duen jolas parke eredua.

Udalak parkea eraikitzeko eredu biren artean aukeratzea proposatu zion Herria elkarteari, eta bigarrenaren alde egin du, "osoagoa" delakoan. Hala ere, lehenengo ereduan zegoen tirolina txertatzea eskatu du. 

Parkearen eraikuntza bizkortzea eskatu du elkarteak, udan bertan jolastu ahal izateko. Gainera, "guztia ekintza elektoral bat" ez izateko esperantza agertu du, hauteskundeak laster direlako.

Hala ere, Herriak azaldu du bere ustez gune hori "integralagoa" izan beharko litzatekeela, gazteentzako eta nagusientzako joko eta gimnasia aparatuekin, eta estalitako gune bategaz. Auzoan 12 urtera arteko 890 ume daudela dio elkarteak, baita 900 nagusi ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!