Durangoko Udalak 102.000 euro inbertituko ditu Aramotzen jolas parkea egiteko

Markel Onaindia 2019ko urt. 22a, 17:46

Ereduetako baten balizko inforgrafia. Behean ikusgai bigarrena.

Udalak eta Herria auzo elkarteak batzarra egin dute gaur goizean jolasguneari buruz berba egiteko. Bertan, proposamen bi eskaini ditu instituzioak eta Herriari bien artean aukeratzeko eskatu dio. Horiek aztertu eta hamar bat egun barru erantzungo du elkarteak. 

Proposatutako eredu batek tirolina bat du ardatz, eta besteak joko konbinatu handi bat. Edozein eratan, bata zein bestea aukeratu, udalak 102.000 euro ditu gordeta jolas parkerako inbertsioa egiteko. Datozen asteetan lizitazioagaz hasteko asmoa du, udaberrian lanak adjudikatu ahal izateko. Gero, enpresak hile biko epea edukiko luke obra garatzeko. 

Aitziber Irigoras alkatearen iritziz, parke berri honen eraikuntza "bi alderdien arteko harreman onaren islada" da, esan du Herriaren lankidetza eskertuz. Bestalde, Pilar Rios alkateordearen arabera, “jarduera honekin udalak bere hitza bete du". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!