“Ados al zaude gaur egun onartuta dagoen proiektua (PERI Ferrocarril) bertan behera usteaz eta durangar ororen parte-hartzez eta Durangoren beharrizanei erantzungo dion proiektu bat egiteko prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzeaz?”. Horixe da Erabakik zabaldu zuen galdera sinadura bilketan.
Bestalde, prozesua atzeratzen dabilela kritikatu du galdeketaren aldeko taldeak, eta interes elektorala ikusten du atzean. "Udal gobernu taldearen helburu bakarra galdeketaren prozesua atzeratzen jarraitzea eta maiatzaren 26ko hauteskundeen osteraino luzatzea da, botoei dagokienez kaltea ekar liezaioken gaia delako", salatu du. Gainera, gobernuak "benetako interesa eta borondatea" izango balitu tramite juridikoak lehenago egin zitezkeela uste du, batzorde berezi bat sortzeari itxaron barik.