Martxan da Berdeago azokaren 7. edizioa Durangoko Landako Gunean

Markel Onaindia 2019ko ots. 1a, 14:07

Instituzioetako ordezkariekin batera inauguratu dute Berdago, euskal ingurugiro iraunkortasun azoka. Bi asteburutan zehar garatuko da: gaurtik domekara bitartean Berdeago Energy (egitaraua) izango da, eta hurrengo asteburuan Berdeago Nature. 

Energia jasangarriaren esparruan lanean dauden enpresa erakusleez gainera, hainbat berbaldi eta tailer egongo dira eskura asteburuan zehar: EVEk eraikuntzaren arloan efizientzia lortzeko emandako aholkuak, eguzki energiaren aukerak, ibilgailu elektrikoen eskaintza... 15.000 eta 20.000 lagunen artean batzea espero dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!