Emakume bat atxilotu dute zapatuko labankadagaz lotuta

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 17a, 12:00

Zapatu goizean Durangoko Kalebarria kaleko taberna batean 27 urteko emakume bati arma zuri batekin eraso egin zioten. Labana batekin sabelaldean ebaki bat egin zioten.

Ertzaintza Kalebarriako tabernara bertaratu zenerako erasotzailea tabernatik joanda zegoen, eta orduz geroztik, kasua ikertzen egon dira. Ertzaintzak ANBOTOri baieztatu dionez, dagoneko ustezko erasotzailea atxilotuta dago; 22 urteko emakumea. Gainera, Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman du, sabelaldean labankada bi zituen 27 urteko neskak ospitalean jarraitzen du.

Horrez gain, biktimarekin aurkitzen zen 30 urteko gizonezko bati ere eraso egin ziotela adierazi dute. Gizonezkoak labankada bat du lepoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!