27 urteko emakume bati labankada bat eman diote Durangoko taberna batean, gaur goizean

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 12a, 10:00

Emakumea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ertzaintza kasua ikertzen ari da. 

9:30 inguruan Durangoko Kalebarria kaleko taberna batean 27 urteko emakume bati arma zuri batekin eraso egin diote. Ertzaintzak jakitera eman duenez, sabelaldean egin diote ebakia, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

Bestalde, Ertzaintzak jakitera eman du beraiek Kalebarriako tabernara bertaratu direnerako erasotzailea tabernatik joanda egon dela. Orain kasua ikertzen dabiltza, erasotzailea aurkitzeko.

ANBOTOk jakin duenez, erasotzailea emakume bat izan da. 

EAJk, EH Bilduk, PSEk, Herriaren Eskubideak eta PPk erasoa gaitzetsi egin dute eta erasotua izan den emakumeari beraien elkartasuna helarazi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!