Durangon azken asteetan izandako eraso matxisten aurrean kalera aterako dira

Markel Onaindia 2019ko urt. 8a, 12:00

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak manifestazioa iragarri du eguen honetarako. 20:15ean hasiko da, Andra Maritik. "Gure bizitzak defendatuz, ekintza zuzenak" leloa zabaldu dute sare sozialetako mezuan. 

Azken hilabetean 5 eraso sexista gertatu dira Durangon, horietako bi Gabonetako jaien bueltan. Azkena urtarrilaren 1ean izan zen, 18 urteko neska elorriar batek sufritutakoa. 17 urteko bere bikotekide ohiak Durangoko Ezkurdi plazan kolpatu zuen, eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten. 

2018an, eraso sexistekin lotutako 41 salaketa ipini zituzten emakumeek Durangoko komisaldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!