Durangoko neska gazte bik eraso sexistak salatu dituzte

Markel Onaindia 2018ko abe. 18a, 13:18

Udalak eman du salaketen berri, eta adierazi du indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu duela. Gaurko emakume kirolariek eginiko elkarretaratzera joateko deia egin du, eta baita eguenean 20:00etan Andra Marin Andereak elkarteak deituta egingo denera ere.

Udalak babesa erakutsi die emakume gazte biei, eta bere baliabideak euren esku jarri ditu. Joan zen astean ere beste salaketa bat zabaldu zen Durangon. Gaur jakin diren biekin, dagoeneko 40 dira Durangon aurten salatutako eraso sexistak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!