Emakume kirolariek indarkeria matxistaren aurka kalera irteteko deia egin dute

Markel Onaindia 2018ko abe. 18a, 11:06

Gaur, 20:00etan, Andra Marian elkartzeko deia egin diete herritarrei. Durangoko kirolari eta kirol elkarteak dabiltza deialdia zabaltzen. Atzo jakin zen, desagertuta zegoen Laura Luelmo irakasle zamorarra kirola egitera irten zenean hil zutela. 

"Kirolari askeen alde aldarrikapenera gonbidatzen zaitugu. 1000tik gora hilketa. Etxean, martxan, korrikan... Aski da!", mezua zabaltzen ari da sare sozialetan.

Ekainean ere antzeko elkarretaratze bat burutu zuten Durangon, kirolariek deituta, Neberondo inguruetan korrika edo pasioan zebiltzan zenbait emakumek eraso sexistak salatu eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!