Dorreen ordez berdeguneak eskatu dituzte, tren geltokira egindako prozesioan

Anboto 2018ko abe. 6a, 20:05

Sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzun diote herritar batzuek.

Kandelak eskuan, Andra Mariko elizpetik irten eta tren geltokira prozesioan joan da herritar talde bat Durangon berdegune gehiago eskatzeko. 'Durango berdea nahi dugu' eta 'Ez,ez, dorrerik ez' izan dira bidean oihukatu dituzten leloetako bi. Ildo horretatik, egunean zehar, tren geltokiko proiektuaren aurkako kartelak agertu dira herrian eta, egitasmoa gauzatuko den inguruan, altare bat jarri dute loreekin eta zuhaitzekin apainduta. Hain zuzen, hantxe amaitu da gaur arratsaldeko prozesioa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!