Erabakik 2.970 sinadura erregistratu zituen uztailean, 167 irailean, eta 662 urrian. Udalaren analisia ikusiz gero, lehen datu biek koadratzen dute, baina hirugarrenak ez. Analisi horretan esaten da, urrian 217 sinadura izan zirela aurkeztutakoak. Beraz, baliteke ikuspegi bien arteko desorekaren arrazoia hor egotea, 445 sinaduren aldea dagoelako.
Sinaduren analisia garrantzi handikoa da, udalak horren ondorioz erabaki duelako galdeketarik ez deitzea. Eztabaida eragin duen plana da estazio zaharreko lurretarako diseinatutakoa, eta Erabaki plataformak galdeketa bat egitea gura du.
Alkatearen erantzuna
Bestalde, Erabakik oharra zabaldu du esanez gaur goizean udaletxean izan dela, sinaduren fotokopiak idazkariari eman eta ustez falta diren sinaduren arazoa argitzeko. Plataformaren esanetan, Aitziber Irigoras alkateak erantzun die "behar den guztia" egingo dela arazoa ahalik eta arinen konpondu dadin.