Udalak eginiko analisiaren arabera, beharrezko litzatekeen Durangoko erroldaren %10era ailegatzeko 76 sinadura falta dira. 2.961 beharrezko ziren, eta 2.885 onartu ditu. "Desagertutako sinadurekin zer gertatu den jakiteko asmoarekin", Erabaki taldeak batzartzeko eskaera egingo dio gobernu taldeari.
Bestalde, emaitzak ulertzeko eta legea interpretatzeko moduaren inguruan polemika dago. Udalak esan du errolda osoa dela sinaduren kopuruan oinarria jartzeko iragazkia; Erabaki plataformak, ordea, hautes-errolda kontuan hartzea nahikoa dela uste du.