Durangoko galdeketa

Galdeketa ez du deituko Durangoko gobernuak, estazioko lurren planaz erabakitzeko

Markel Onaindia 2018ko abe. 4a, 10:34

Udalean eginiko azterketaren arabera, Durangoko erroldaren %10era ailegatzeko 76 sinadura falta dira. 2.961 beharrezko ziren, eta 2.885 onartu ditu. Horregatik, galdeketa ez deitzea deliberatu du. Erabaki plataformak aurretiaz esan izan du hauteskunde errolda hartu beharko litzatekeela kontuan, galdeketan horiek eman ahalko luketelako botoa.

Erabaki plataformak 3.433 sinadura aurkeztu izan ditu hainbat txandatan gehituta, eta horietatik 360 balio barik utzi ditu udalak, adin txikikoak edota erroldatu bakoak izateagatik, besteak beste. Gainera, beste 188 sinadura errepikatuta egon dira. Azken hauteskundeetan errolda 22.060 pertsonakoa zela, eta ondorioz 2.206 sinaduragaz nahikoa dutela uste dute Erabakitik.

Galdeketa eskatzeko mozioa uztailean aurkeztu zuen herritarren plataformak, eta atzo amaitu zen sinadurak aztertzeko prozesuaren epea. Erabakik hilabete biko epea edukiko du errekurtsoa jartzeko, hala nahi baldin badu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!