Asier Agirrek brontzezko domina irabazi du INAS Europako ‘cross-country’ txapelketan

Anboto 2018ko aza. 30a, 14:26

Taldeka aurreneko tokian geratu da atleta durangarra.

Italiako Carovigno herrian INAS Europako kros txapelketa lehiatzen ari dira egunotan. Gaur Asier Agirre durangarrak hirugarren amaituko du cross-countryan. Lasterketako hiru kilometroak 09.14-ko denboran osatu ditu. Segundo bira geratu zaio zilarra eta lau segundora urrea. Taldeka lehenengo geratu da Espainiako selekzioarekin.

Bihar kros luzeko lasterketan (7 kilometro) parte hartuko du. “Domina baterako borrokan ibiltzea dut helburu”, adierazi du atleta durangarrak.

Durango Kirol Taldera batu da

Oraintsu Durango Kirol Taldera batu da Agirre, DKTko arduradunek ohar batean informatu dutenez. Orain aste bi, elastiko berria jantzita, hirugarren amaitu zuen Asturiasko kros txapelketan.

Asier Agirre eskuman, Italiako podiumean:

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!