ETS zigortzea nahi du Erabaki taldeak, estazio inguruko obrak "baimenik barik hasteagatik"

Markel Onaindia 2018ko aza. 8a, 13:56

Tren estazio zaharra bota eta gero, inguru hori urbanizatzeko lanak hasi zituen ETSk. Baina, Erabaki plataformatik salatu zuten biribilgune bat egiten zebiltzala, gerora eremu zabalean garatuko den proiektu osoan kokatzen dena. Arrazoia ematen dien adierazpena heldu ei da udalera.

Plataformak esan du lan horiek "baimenik barik hasi zirela" adierazten duen jakinarazpena heldu dela udalera, eta bertan behera uzteko eskatzen duela. Baina, dagoeneko obra hori amaituta dago. Horregatik, ETS zigortzea gura du Erabakik, eta udalari exijitu dio argitu dezala zergatik ez zituen "baimenik gabeko lanak" gelditu. Uztailean Durango Operazioko proiektu osoa azaltzeko batzorde berezian, udaleko teknikariek azaldu zuten ez zekitela zer obra egiten zebiltzan ETSkoak inguru horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!