Jaialdiaren antolatzaileen arabera, atzo kontzertuek iraun bitartean 5.000 lagun pasa ziren Landako Gunetik. Hala ere, Mala Rodriguezen -jaialdiko musikari entzutestuena- emanaldian 1.000 lagun bueltan ikus zitezkeen, bideoan ageri den bezala.
MTV Music Week Bizkaia jaialdiak gaur jarraituko du Bilbon, Belako eta WAS taldeekin besteak beste. Bihar Los Planetas eta Lori Meyers talden txanda izango da, eta zapatuan Berri Txarrak, Muse eta Crystal Fighters ariko dira San Mamesen.