"Inauguratu berria, eta guardasola erabili behar"

Markel Onaindia 2018ko urr. 29a, 16:56

Durangoko tren geltokirako Ezkurdiko sarbidea zabalik dago, berau hobetzeko eta estaltzeko lanak hilabetetan zehar egin eta gero. Baina, orain ere putzuak sortu dira, Dani Maeztu EH Bilduko zinegotziak gaur atera duen argazkian ikusi ahal denez. 

Maeztuk bezala, Ion Andoni del Amo zinegotziak ere egoera salatu du. "Inauguratu berria eta guardasola erabili behar. Eta oraindik aldapak eta eskailerak. Durangarrok geltoki duin bat merezi dugu", adierazi du zinegotziak sare sozialetan. 

2012an trena lurperatu zenetik, sarbide hori irristakorra eta malkartsua izateagatik hainbat kexa egin izan dituzte erabiltzaileek. Berez, sarbide hori larrialdietarako izateko diseinatuta dago, sarbide nagusia estazio zaharra zegoen lekutik egingo baitute datozen hileetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!