ETSko arduradunek prentsa ohar bidez azaldu dute eskailerak ere hobetu dituztela. Izan ere, sarbide hori erabiltzaile askoren kexa iturri izan da. Batetik, euria egitean irristakor bihurtzen zelako, eta bestetik, malda handia zeukalako.
Hala ere, Ezkurdiko sarbideak larrialdietarako funtzio edukiko du etorkizunean, estazio zaharreko lurretarako planaren baitan sarbide nagusia izango dena eraikitzea aurreikusita dagoelako.