Udalak prentsa oharrean dioenez, Jai Batzordeak antolatutako jardueretan parte hartze handia izan da, bereziki DJ kotzertuen gauean, Vulcano orkestran eta mozorroen desfilean. Gainera, marmitakoa ordezkatu duen sukalki txapelketan egondako partaidetza altua ere aipatu du.
Jaietan parte hartu eta lagundu duten elkarte zein entitateei eskerrak eman dizkie instituzioak, egunotan erakutsitako inplikazioagatik.