Txupinazoa, Txupinazo Txikia, artopilen banaketa, lehiaketa gastronomikoak, Zezenak Dira eta musika emanaldiak aipatu ditu udalak partaidetza handiaren erakusle. Orokorrean eguraldi onak lagundu arren, domekako euriaren eraginez Bizikleta Festa eta zezen plazako ekintza bat bertan behera geratu zirela azaldu du instituzioak prentsa oharrean. Txu-txu trena ere ez zen atera, baina kasu honetan matxura tekniko baten ondorioz, eta datorren zapatuan eskainiko dute zerbitzua leku eta ordu berean.