Parkea eraberritu izana ospatu dute Antso Estegizen

Markel Onaindia 2018ko urr. 25a, 08:52

Joan zen astetik itxura berria du Antso Estegizeko parkeak, udalak ingurua irisgarriagoa eta argiagoa bihurtu eta gero. EH Bilduren auzo asanblada batean irten zen proiekturako ideia, eta parkea berritzea lortu izana ospatu zuten atzo.

EH Bilduk berak egin zien auzotarrei inauguraziorako deia, eta 30 bat lagun agertu ziren. Luntx bat egin zuten elkarrekin, eta horren aurretik auzoan dituzte kezkak eta proposamenak ere helarazi zizkieten bizilagunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!