Euren eskariak udalak ez dituela kontuan hartzen kritikatu dute Durangok Plantokoek, eta partaidetza bideak zabaldu gura dituzte herrian.
Gainera, eskerrak eman dituzte jaietan lortutako babesagatik. Izan ere, txupinazoan 300 zapi berde banatu zituzten, eta Reincidentes musika taldeak ere babesa eman zien. "Balantze oso baikor bat egiten dugu jaietan jasotako elkartasun adierazpengatik, naiz eta udaletxeak azokan ipinitako pankartak kendu".