Presoen isolamenduari buruz jardungo dute San Agustinen

Anboto 2018ko urr. 4a, 10:55

Presoei ezartzen zaien isolamenduaz berbaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, San Agustin kulturgunean Arantza Zulueta abokatua eta isolamendua sufritutako preso ohia eta Oihana Barrios psikologoa izango dira hizlari.

Isolamenduaren gaia ikuspegi juridiko, mediko etan pertsonaletik lantzea da berbaldiaren helburua. Orain presoak dinamikaren baitako ekimena da. Gainera, Joseba Arregi Erostarberen erakusketa bat ikusgai egon da bertan egunotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!