Sektore anitzetako 45 durangarrek 'Orain presoak' agiria sinatu dute

Markel Onaindia 2018ko ira. 20a, 09:47

Sare mugimenduak Orain presoak dinamika aurkeztu zuen atzo iluntzean Durangoko Plateruena kafe antzokian, eta bertan, sektore anitzetako 45 durangarrek dinamikagaz lotutako agiria sinatu zuten.

Modu horretan urriaren 20an Donostian egingo den manifestazioari babesa erakutsi zioten. "Egungo espetxe politika aldatzea ezinbestekoa" dela aldarrikatu zuten sinatutako agiriaren bidez.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak aurkeztu zuen dinamika. Jende ugari batu zen ekitaldira, eta Igort Elortza eta Unai Iturriagaren bertsoekin amaitu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!