Irigorasen arabera, Vueltarako dirua ez zen izan poliziaren standa zegoen parkerako

Markel Onaindia 2018ko ira. 25a, 18:42

Durangoko osoko bilkura Vueltako polemika argitzeko aprobetxatu gura izan du alkateak. Oposizioak dirua zertarako inbertitu zen galdetu zion, Polizia Nazionalaren stand bat Ezkurdin egon eta gero.

Udalak ez du gaur arte azalpenik eman. Irigorasen esanetan, 23.450 euro ipini zituen udalak, baina Landako Guneko prentsa instalazioetan, ez poliziak standa ipini zuen parke hartarako. Landako Gunea erabiltzeko, garbitzeko, eta materialak zein energia kontratatzeko erabili ei zen dirua.

MTVrako diruaz

Vueltaren harira egondako ika-mika onartuta, MTVko jaialdiaren harira ere eztabaida piztuta dagoela esan du Irigorasek. Argitu du "gaurkoz" udalak 3.000 euro ipini dituela, Landako Gunea erabiltzeko alokairua bere kargu egin duelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!