"25.000 euro gastatu ditu gobernu taldeak Espainiako itzulia datorrela eta. Zertarako? Umeei armak nola erabili irakasteko antza", salatu du EH Bilduk. Julian Rios zinegotziaren (Herriaren Eskubidea) kritika ere ildo beretik joan da: "Durangoko Udalak 25.000 euro gastatu ditu Durangotik pasatu ez den itzuli batean. Stand guztiak enpresa pribatuenak eta polizia nazionalarenean armak erakutsi dituzte eta eurak zelan erabili. Hauek al dira kirol arloan sustatu gura ditugun baloreak?", galdetu du.