Durangoko galdeketa

Estazioko lurretan zer egin adosteko, ikasleekin partaidetza prozesu bat hasi dute

Markel Onaindia 2018ko ira. 18a, 11:24

Udalak abiatutako prozesuari esker, estazio zaharreko eremuan eraikiko diren kirol eta
aisiarako eremuei buruz euren ideiak helarazteko aukera izango dute Durangoko ikastetxeetako ehunka ikaslek.

60.000 metro karratuko eremuan 550 etxe eraikitzeko plana du Eusko Jaurlaritzak, baina ingurunean berdeguneak eta aisialdirako jolastokiak ere bai. Horiek, gazteen iritziagaz adostea gura du udalak. "Durangoko gazteei gure udalerria hobetzeko euren zereginaren inguruan hausnartzera gonbidatzea da ideia, erabakitze prozesuetan benetako proposamen aplikagarriekin parte hartzeko inplikatuz, kasu honetan Durangorako azken urteetako proiektu urbanistiko garrantzitsuenetariko batean", azaldu du Aitziber Irigoras alkateak.

2013an ere ikasleekin antzerako prozesu bat garatu zuen udalak, kasu honetan geltokitik San Faustoraino trenbideak libre utzitako lurrei buruz. 170 ikaslek egin zituzten ekarpenak, eta berta pasagune berde bat eraikitzea jaso zen ondorio lez. 

Bestalde, atzo, uztailean aurkeztutako sinaduren inguruan erantzunik ez duela jaso salatu zuen galdeketa bat egitearen aldeko Erabaki platafornak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!