Getxo mailaz jaitsi zen aurreko denboraldian. Orain, Getxo eta Durango Nissan Gaursa maila berdinean dabiltza. Horiek horrela, etxera itzultzea erabaki du Uribarri Barrutietak. “Lagunekin eta etxeko jendearekin jokatuz errugbian gozatu egin gura dut”, azaldu du errugbilari gazteak. Izan ere, Getxon entrenatzea, Espainiako selekzioarekin munduan zehar bidaiatzea eta helburu handien presiopean aritzea nekagarria suertatu daiteke batzuetan. Aurten beste era bateko ingurua bilatzen du. Hala ere, taldearekin zein bere kontura beti bezain gogor entrenatzen jarraituko duela dio.
Zapatuan, 15:00etan, hiru talde batuko dituen triangular batean jokatuko du Durangoko Arripausueta zelaian. Hiruetako bat Barrutietaren talde ohia da, Getxo. El Salvador taldeak osatuko du hirukoa.
Arratsaldean, 18:00etan, gizonen talde nagusiak El Salvador taldearen kontra jokatuko du Ohorezko B Mailako ligako neurketan.