Durangoko Azoka, sortzaileen ideia berrien bila

Markel Onaindia 2018ko ira. 5a, 13:18

Hesian taldeko kideak, iazko azokan.

Abenduaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da Durangoko Azoka, eta Sormen Bekan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek sortzaile berriei.

Durangoko Azokaren 53. edizioa izango da aurtengoa, abenduaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dena. Lehenengo aldiz Sormen Beka emango dute Gerediagak eta udalak, eta gogoratu dute irailaren 21era arte egongo dela ideiak aurkezteko aukera. Aurtengo deialdian literatura izango da oinarri, eta irabazleak 15.000 euroko laguntza jasoko du. 

Ekoizleek irailaren 30era arte eskatu ahal dute standa, eta eskualdeko sortzaileei Gerediagarenean egingo diete lekua, doan. Bestalde, ikastetxeek urriaren 1etik 15era bitarteko epea edukiko dute abenduaren 5eko ikasle eguneko ekintzetan izena emateko.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!