Durangoko Azokaren sormen beka aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 10a, 11:48

Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak euskarazko sorkuntza sustatzeko helburuagaz martxan jarri duten beka da. 

Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplina ezberdinak (literatura, musika, arte eszenikoak edota ikus-entzunezkoak) hartuko dira kontutan beka ematerakoan, baina deialdi bakoitzean diziplina bat lehenetsiko da; 2018ko bekak, literatura izango du oinarri. Sorkuntza prozesuak eta plazaratzeak laguntzea du helburu bekak. Guztira, 15.000 euroko laguntza jasoko du proiektuak; banaka zein taldeka aurkeztu daitezke proposamenak.  

Irailaren 21ean itxiko da proposamenak aurkezteko epea. Lan irabazlearen berri 53.Durangoko Azokan emango da. Hautatuak urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko. 54.Durangoko Azokan aurkeztuko da sorkuntza hori. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!