Bestalde Herriaren Eskubideak udalak airearen kalitatearen inguruko datuak “berandu” eta “txarto” ematen dituela salatu du. “Hainbat kutsatzaile ez dira neurtzen, datuen herenak falta dira eta behar izanez gero ez dago neurririk herritarrak babesteko”, adierazi dute prentsa oharrean. Gainera, airearen kalitatea neurtzeko sarea sarritan ”ez” dabilela adierazi dute.
Horrez gain, beste behin, udalaren funtzionamendu “kaskarra” agerian gelditu dela jakitera eman dute, gaur kaleratu duten txostenarekin.