Durangon gertatutako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 19a, 19:29

Plataforma Feministak deituta eguenetan egin ohi duten elkarretaratzean atzo Durangon gertatutako erasoa salatu dute. 

Atzo, 10:30an inguruan gizonezko bat atxilotu zuten Durangon bikotekidea erasotzea leporatuta. Ertzaintzak jakitera eman duenez, bizilagun batek eman zien erasoaren berri, oihuak entzun ostean. Ebaristo Bustintza kaleko etxebizitza batean gertatu zen erasoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!