10:30an inguruan gizonezko bat atxilotu dute Durangon bikotekidea erasotzea leporatuta. Ertzaintzak jakitera eman duenez, bizilagun batek eman die erasoaren berri, oihuak entzun ostean. Bestalde, kasua ikertzen dabiltzala jakitera eman dute.
Durangoko Udalak, bestalde, emakumeen kontrako indarkeria kasuetan egin ohi duen bezala, eranzun prozedura aktibatu du, eta elkarretaratzea deitu du biharko, uztailaren 19an, 20:00etan , Andra Marin.