Besteak beste, Erastop aplikazioa landuko dute. "Neskek udako jaietarako deskargatu dezatela gura dugu, aplikazioak urte osoan funtzionatzen baitu, eta garrantzitsua baita kontzientziatzeko, hezteko, prebenitzeko eta salatzeko", esan du Pilar Rios alkateordeak. Beste herri batzuetan zelan erabili azalduko du Idoia Agorria aplikazioaren sortzaileak.