Trenaren lurperatzearen ondorioz libre geratutako lurren inguruan ez da informazio argirik egon azken urteetan, 2006an plan berezia landu eta gero krisia etorri eta proiektua atzeratu zelako. Aurten, udalak lurren birpartzelazioa onartu du, eta horren ostean hainbat herritarrek Erabaki izeneko plataforma sortu dute; planaren inguruko informazioa eskateaz aparte, galdeketa bat egitea gura dute. Berez, 554 etxe jasoko lituzteken 5 etxe dorre egitea zen planaren gako nagusietako bat, eta ikusteko dago Jaurlaritzak asmo horregaz aurrera jarraituko duen ala ez. Horrez gainera, partzelan berdeguneak eraikiko lituzteke.
Bestalde, erabilera erlijiosorako eremu bat gordetzea aurreikusten zuen planak, baina udalak atzera bota du aukera hori, osoko bilkuran onartuta, EH Bilduren ekimenez. Hasiera batean Euskotrenen egoitza nagusia ere bertan egon behar zen, baina Jaurlaritzak proiektutik kendu zuen krisia etorri zenean.