Kulturala

Kulturalari harrera egingo dio Durangoko Udalak eta ondoren balkoira irtengo dira zaleak agurtzera

Anboto 2018ko eka. 26a, 13:38

Eguen honetan, 19:00etan, izango da.

Durangoko udal korporazioak harrera egingo dio Durangoko Kulturalari, Bigarren B Mailara igo dela eta. Ekitaldia eguenean izango da, 19:00etan, Durangoko udaletxean. Harrera ofizialaren ostean, balkoira irtengo dira, udaletxeko plazara bertaratzen diren herritarrekin batera ospatzeko. Udalak “durangar guztiak plazara hurbiltzera” deitu ditu ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!