Eguenero Plataforma Feministak antolatzen duen kontzentrazioan zapatuan Durangon gertatutako erasoa gaitzesteaz batera, Iruñeko talde bortxaketaren egileak aske uzteko erabakia salatu dute. Kontzentrazioa amaitu denean, manifestazioan irten dira, eta pankarta auzitegien aurrean utzi dute.