Plataforma Feministak eguenetan egiten duen kontzentrazioan, zapatu arratsaldean Durangoko Urkiola kalean gertatu zen erasoa gaitzetsi dute. Zapatuan gizon bat indarkeria matxistagatik auzipetu zuten. Neskak ez zuen salaketarik jarri, baina lekukoen testigantzei eskerrak, Ertzaintzak ofizioz zabaldu zuen gizonaren aurkako prozedura.
Ustezko erasotzailea neskaren bikotekidea da, udalak informatu duenez. Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu du, eta babesa eta laguntza eskaini dizkio neskari.