Bernusen filmean Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta eta Laia Bernués ere ariko dira aktore lanetan.
Eleberrian bezala, David eta Joseba izango dira Soinujolearen semea pelikulako ardatza. David AEBetara joan zen bizitzera eta hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Horrez gain, frankismoa, ETA, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura... bezalako gaiak ere jorratuko dira filmean.